American Chemical Society

American Chemical Society (ACS) edo American Society of Chemistry egoitza AEB-etan duen elkarte zientifiko bat da. Kimikaren alorreko ikerketak bultzatzen ditu eta 1876an sortua izan zen New Yorkeko unibertsitatean. Gaur egun, 160,000 bat kide ditu, guztiak Kimika, ingeniaritza kimikoa eta lotutako arloetako gradu akademikoekin.


ACS irabazi nahirik gabeko elkartea da eta urtean bi konbentzio nazional ospatzen ditu, kimikaren alor osoa betez. Horrez gain, dozenaka kongresu txikiago antolatzen ditu, gai zehatzagoetakoak. Bere argitalpen sailak alor akademikoko hainbat aldizkari editatzen ditu, hauen artean Journal of the American Chemical Society. Diru sarrera nagusia Chemical Abstracts Service du (edozein aldizkaritan argitaratutako kimikari buruzko artikulu zientifikoen laburpenari loturiko zerbitzua) eta honen argitalpenak. Chemical & Engineering News da gaur egun American Chemical Society-ren astekaria, bere kide guztiei bidalia. Kide hauek 189 gune geografikotan antolatzen dira eta 33 zati teknikotan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search